Europako Garapen Eredua. EHUN URTEKO GELDIALDIA
1. Maiz nabarmendu denez , ekonomiaren ehun urteko geldialdiari buruzko teoriak sistematiko sortu eta hedatu dira krisi larri batek Mendebaldeko ekonomia astindu duen bakoitzean. Behin eta berriro, geldialdia oinarri duten teoriak okertu egin dira Europako eta Mendebaldeko ekonomiaren egiturazko geldialdia iragarri dutenean, eta, praktikan, errealitateak gezurtatu egin du iragarpen hori.
2. Ehun urteko geldialdiaren iragarpen horien esanahia aldatu egiten da analistek duten iritziaren arabera. Aditu liberal edo keynestarren ustez, izaera «fatalista» du, nonbait; aditu kritikoen eta marxisten ustez, aldiz, lotuta dago «sistemaren amaierarekin» edo «sistema kapitalistaren amaierarekin» .
3. Argi dagoenez, ehun urteko geldialdiari buruzko teoriak orain arte praktikan berretsi ez izanak ez du esan nahi gaur egun zentzurik ez dutenik, eta, beraz, berriro ere logikoa da galdetzea ea ehun urteko geldialdi baten aurrean gauden ala ez, neoliberalismoak huts egin duela orokorrean onartuta dagoen egoera honetan.
4. Hipotesi kritikoago edo ezkorragoen aurrean, oro har onartuta dago azken hamarkadetan aurrerapen teknologikoa etengabea izan dela –eta dela– Europan. Ildo horretan, ehun urteko geldialdiari buruzko teorien kontra dagoen sakoneko lehen argudio bat dugu. Adibidez, analisi marxistaren ikuspegitik, pentsatu beharko genuke oraingo kapitalismoak ekoizpen-indarren etengabeko aurrerapena ahalbidetzen jarraitzen duela.
5. Beste alde batetik, egia da ere ekoizpen-indar horien aurrerapena ez dela berez sortzen ari testuinguru ekonomiko optimistagoa. Harrigarria bada ere, hamarkada hauetako aurrerapen teknologikoa desoreka sozial eta ekonomiko larriekin batera gertatu da: lan-denbora luzeagoa, emakumeen lan-esplotazioa, hondoratze demografikoa, finantzarizazioa eta gehiegizko zorpetzea.
6. Gehiegizko zorpetzea etengabe metatzea ekoizpen-indarren ehun urteko geldialdiaren frogatzat jo da inoiz; geldialdi hori zorpetzearen etengabeko sustapenaren atzean ezkutatuta geratu da. Hala ere, aurrerapen tekniko eta teknologikoaren eta kontsumo-ahalmenaren errealitateak beste ondorio bat ateratzera eman beharko gintuzke, agian.
7. Izan ere, badirudi denak erakusten duela zorpetzea ez dela izan aurrerapen produktiboa ahalbidetzeko behar izan den tresna, kontrakoa baizik: aurrerapen produktiboari «gainjarri» zaion tresna izan da, inbertitzaileen errentagarritasun-itxaropenak asetzeko sortutako diruzko produktibitatearen eskasiaren ondorioz.
8. Hori hala bada, gure eredu ekonomikoaren sakoneko arazotzat jo dezakegu, aurrerapen teknologikoa sortzeko ezintasuna baino gehiago, ereduaren xedea ez izatea, berez, garapen sozioekonomikoa. Inbertitzaileek inbertsio produktiboek sortzen dituzten errentagarritasunak baino handiagoak behar dituzten heinean, errentagarritasun osagarriak nahi dituzte, kosta ahala kosta. Errentagarritasun osagarrien bilaketa horrek azaltzen du eredu neoliberala: merkatu berrien bilaketa globalizazioaren bidez; soldata-euspena edo -murrizketa, laneko gehiegizko erabilera, zerga-euspena edo -murrizketa, finantzarizazioa eta gehiegizko zorpetzea.
Egitasmo hau BIDEAN Fundazioak garatutakoa da, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAren laguntzarekin.
PDF:
1 view
165
38
7 months ago 00:04:27 1
FINANTZARIZAZIOA ETA MERKATU EKONOMIA
1 year ago 00:05:09 1
DESAZKUNDE KATASTROFISTA ETA DESAZKUNDE SOZIALDEMOKRATA
1 year ago 00:05:03 1
EKOIZPENA ETA EKOIZPEN GAITASUNA
2 years ago 00:04:15 1
Europako Garapen Eredua. EHUN URTEKO GELDIALDIA
2 years ago 00:03:33 1
HAUTESKUNDEEN AURREAN, GARRANTZITSUENA: BRICS Plus
2 years ago 00:03:52 1
EUSKAL HERRIA BRICS Plus EAN
2 years ago 00:04:03 1
PRODUKTIBITATEAREN PARADOXA ETA BPG-REN MUGAK
2 years ago 00:04:11 1
PRODUKTIBITATEAREN PARADOXA ETA INBERTSIORAKO PIZGARRIA
2 years ago 01:57:44 1
Liburu aurkezpena. “El futuro de Europa“, A. Zelaia
2 years ago 00:04:33 1
ANTINATALISMOA ETA BIZTANLERIAREN MURRIZKETA
2 years ago 00:04:36 1
PRODUKTIBITATEA KRISIAREN ERAGILE
2 years ago 00:03:53 1
ONDO FUNZIONATZEN ARI DA KAPITALISMOA?
2 years ago 00:04:00 1
PRODUKTIBITATEAREN PARADOXA. KOOPERATIBAK ETA ENPRESA PUBLIKOAK
2 years ago 00:02:53 1
ZERBITZUEN PRODUKTIBITATE URRIA
2 years ago 00:03:55 1
GEHIEGI BALIOETSI DUGU BERRIKUNTZAREN INPAKTUA?
2 years ago 00:03:49 1
HONDAMENDI EKONOMIKOAREN ARRISKUAREN AURREAN
2 years ago 00:05:22 1
MOZKINA ETA BOTEREA
2 years ago 00:04:24 1
Europako Garapen Eredua. FINANTZARIZAZIOA ETA MERKATU EKONOMIA
2 years ago 00:04:28 1
EUROPAREN GAINBEHERA OLIGARKIKOA
2 years ago 00:04:12 1
Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna INBERTSIO TEKNOLOGIKOA, PRODUKTIBITATEA ETA MOZKINA
2 years ago 00:04:22 1
AURRERAPEN TEKNOLOGIKOA ETA SUNTSIPEN SOZIALA
4 years ago 00:04:37 1
Euskal Garapen Ereduaren Etorkizuna I+G ETSI EGIN DUGU
4 years ago 00:04:09 1
Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna LEHIAKORTASUNAREN ERRONKA
4 years ago 00:05:00 1
GARAPEN JASANGARRIA EUROPAKO BERTSIOAN EZ GARAPENA EZTA IRAUNKORRA ERE