EUROPAREN GAINBEHERA OLIGARKIKOA

Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna EUROPAREN GAINBEHERA OLIGARKIKOA 1. Europako garapen-eredua soilik arlo ekonomikotik aztertzea ez da nahikoa garai neoliberalean Mendebaldeko elite oligarkikoek sustatu dituzten mugimenduak eta joerak azaltzeko. 2. Fenomeno horiek aztertzea oso garrantzitsua da, mugimendu horien jatorria hertsiki ekonomikoa ez bada ere, haien ondorioak badirelako ekonomikoak, eta, ikusiko dugunez, oso garrantzitsuak dira. 3. Mugimendu edo joera horiek 70eko hamarkadatik aurrera sustatu ditu batez ere elite korporatiboak, eta 5 hamarkada hauetan hedatu dira. Hala ere, badaude lehenagoko aurrekari kontzeptualak edo sozialak. 4. Laburbilduta, hauek dira mugimendu eta joera horiek: - Biztanle-kopuruaren murrizketa eta hondoratze demografikoa sustatzea - Hazkunde ekonomikoa geldotzea edo zalantzan jartzea 5. Osagarri modura, aurrekoekin lotu ditzakegu jatorri nabarmen korporatiboa duten mugimendu sozial hauek: - Alarmismo klimatikoa eta posmoekologismoa sustatzea
Back to Top