GOXUAN SALSA _ Errotari

GOXUA´N SALSA _ Errotari Spotify: Bideoa: Bukara Films Grabaketa, nahasketa, masterra: Josu Erviti (Erviti Estudio) Aktore / dantzari: Yenis Hailam / yenisdancer_oficial -------------------------------------------------------------------------------------- Beti berdin, nekaezin, era berean Errotarri astunaren jardunean Biraz bira hausnarketa etengabean Honek zentzua duen, Hau gurpil zoroa den, Errota balizkoan dudan ehotzen! Erreka ez bide dator jada indarrez betea, Arinagoa da irin-kintala egitea Ura beti berria omen da, zalantzak ez ordea: Honek zentzua duen, hau gurpil zoroa den, Jada pasa den urak nauen ibiltzen! Balizko errotaria ote naizen! Balizko errotako errotari maitea Ur hori joan zen; ez du gurpilik erabiltzen Balizko errotako errotari maitea Uraren ertzean ta basati beltzean Balizko errotako errotari maitea Ez bedi entzun zure negar tristea Balizko errotako errotari maitea Balizko errotako errotari maitea Balizko errotako errotari maitea Uraren ertzean ta basati beltzean Balizko errotako errotari maitea Balizko errotako errotari maitea © Goxua´n Salsa 2024
Back to Top