Nolakoa irudikatzen duzu maite duzun Tolosa Nahiarekin?

Herriz herri biran dabil Nahia, gure herriaren etorkizuna orain irudikatzen duen haurra. Maiatzaren 16an, Tolosan jaso ditu herritarron ametsak, ilusioak eta desioak. Nolakoa irudikatzen dugu maite dugun Tolosa? Eta maite dugun Gipuzkoa? Herri bizi bat da gure nahia; bizia, eta guztiontzat bizigarria. Lan baldintza eta erretiro duinak izatea da gure nahia. Ekologian oinarritutako herria izatea da gure nahia. Osasun sistema publikoa eta kalitatezkoa izango duen herria da gure nahia. Euskara zaindu eta erabiliko duen herria da gure nahia. Maiatzaren 28an, amets, ilusio eta desio horiek egia bilaka daitezen bozkatzeko aukera dugu. EH Bildu da esperantzaren blokea. Jarrai gaitzazu: Twitter: Facebook: Instagram: Telegram: Webgunea:
Back to Top