2024 urte berri on! 💫

Konjugatu polietika oheetan batzarretan sukaldeetan komunetan: nola eta norekin elkartu ze iraunmodu nahi ditugun, hauek nola zaindu mugak non jaso eta zergatik intimitatea ze baldintzatan produzitu lurraldi hau definitu eta deskribatu galderekin asmatu, desadostasunak kudeatu norberarena ez den bihotzen bat elikatu babes ditugun lagunen eta kideen egunerokoa bizigarriagoa bilakatzeko subjektu eraldatzailea mobilizatu eta etorkizun historikoaren eraikuntzan jarraitu. Sentimenduak indar kolektibo kutsakorra dira sentitzen dut ez dagoela elkarrekin baino hitz ideologikoagorik elkarrekin egon, elkarrekin ekin, mutualitate bat keinu taktikoak eta gau estrategikoak partekatu erabakitzeko ariketa soziala eguneratzeko helburuz. Ezen, ideologia GUaren definizioa ez bada zer da. Ideologia algoritmo intimoa ez bada zer da. Konjugatu polietika kaleetan udaletxeetan legebiltzarretan parlamentuetan: Konpromiso zintzoa daukagu igande goizak nori eskaini erabakitzen 1:1 eskalara itzultzen ardura ezina daukagu bitartean programa emozionalak erredaktatzen etsiari etsia ematen hartuemana eman-hartu bilakatzen izenak eta izenlagunak artez hautatzen gure hitzarmen kolektiboa berritzen itxaropena zaintzen eta aurrera pausoa ematen. ERABAKI ETORKIZUNA. Jarrai gaitzazu: Twitter: Facebook: Instagram: Telegram: Webgunea:
Back to Top