Feminismo Aurrerakoia eta Feminismo Erreakzionarioa FEMINISMOA ETA LANALDIA

1. Lanaldia murriztea oinarrizko helburutzat hartzen ez duen edozein feminismo ez da benetako feminismoa. Aitzitik, korporazio handien zerbitzura dagoen mugimendu bat baizik ez da; sentimenduak manipulatzeko eta emakumeen helburuak desbideratzeko mugimendu bat. Hau da, berez erreakzionarioa den mugimendua. 2. Egia esan, hori da azken urteetan Mendebaldean nagusi izan den neo edo postmofeminismoari buruz esan daitekeena. Mugimendu horrek zerikusi gutxi du emakumeen interesekin eta dena korporazio handien interesekin. Mugimendu hori ez da gizartetik sortu, enpresa handien zerbitzura dauden komunikabideen propaganda etengabearen emaitza da. Hau da, ia komunikabide guztiena (bai, baita “gureena“ ere). 3. Ikusiko dugunez, emakumeek objektiboki badituzte kexatzeko arrazoiak. Eta asko. Oso bereziki, azken belaunaldietan emakumeei sistematikoki 80, 90 eta 100 orduko asteak eman dizkiegula enpresek eskulan merkea modu masiboan izan zezaten. Bitxia da mugimendu postmofeministek zein mugimendu horiek sor
Back to Top