GIZARTE-BALIOAK. DISTORTSIO KORPORATIBOA

PDF: GIZARTE-BALIOAK. DISTORTSIO KORPORATIBOA 1. Pertsonen jokabidearen oinarrizko motibazioak “baliotzat“ hartzen baditugu, erraz bereiz ditzakegu bi balio mota. Alde batetik, balio pertsonalak edo interes pertsonalekoak, gure interes indibidualak defendatzera bultzatzen gaituztenak, izaera material, psikologiko edo espiritualekoak. Bestalde, gizarte-balioak, ez gure interes indibidualaren arabera, baizik eta kokatzen garen taldearen edo komunitatearen interes kolektiboaren arabera erabakiak hartzera bultzatzen gaituztenak. Komunitate hori bikotea, familia, lagun-taldea, elkartea, sindikatua, kide garen herria edo nazioa izan daitezke, baita gizateria osoa ere. 2. Praktikan, gure erabakiak norbanakoaren intereseko motibazioen eta izaera edo interes sozialeko motibazioen konbinazioa izan ohi dira. 3. Hala ere, funtsezkoa da kontuan hartzea gizarte-balioak argi bereizitako bi oinarriren gai
Back to Top