ITSAS MARTXA 2023

Bideo hau oraindik barrote artean ditugun 150 presoei, iheslariei, deportatuei eta hauen guztien senideei eskeinia dago, bereziki eskualdeko hamabiei. Maite zaituztegu! Hala ere, sortu dugun elkartasun ekimenaren dimentsioa ikustarazteko eta egitaraua posible egin duzuen guztion lana balorean jartzeko, bolondres guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Egunean bertan ala aurreko aste eta hilabeteetan, berrehundik gora lagunek zuen ekarpena egin duzue. Seguruenik norbait ahaztuko badugu ere, mila esker danoi bihotzez: Komunikazio diseinatzailea, burokrazia arduraduna, segurtasun taldekoak, propaganda taldekoak, prentsa arduraduna, txosnako arduradun eta txandetakoak, piraguetako begiraleak, kamarak, musikari eta teknikariak, txalapartariak, zapantzarrak, sukaldari eta zerbitzariak, kitak prestatzen ibilitakoak, furgoneteroak, mertxan eta info karpakoak, itsasontzi musikatuko kapitaina, arotzak, taberna laguntzaileak… ♥️ Denak aske izan arte… jo ta ke! 👩‍🎨 Edizioa: Jon Nieto Garrote 🎥 Susi Sertutxa Garcia 🎥 Jon nieto Garrote 🎥 Aiara de Urreta Gabikagogeaskoa 🎥 @hirukaeus 🎶 Skabidean 🎤 @inesosinaga 🎤 @la_basu_ 🎤 @andoniollokiegi 🐔 @orkresta 🎺 @skabideantaldea 📢 @etxerat
Back to Top