ERRUSIA ETA TXINAREN ALDE JO BEHAR DU SOZIALDEMOKRAZIAK
ERRUSIA ETA TXINAREN ALDE JO BEHAR DU SOZIALDEMOKRAZIAK
1. Eztabaidaren funtsa ez da berria eta sozialdemokraziaren krisi handia ekarri zuen Lehen Mundu Gerran. Nazioarteko gatazka baten aurrean, sozialdemokraziak gai izan behar ote duen gatazkaren funtsa seriotasunez aztertzeko eta horren arabera jokatzeko, ala bere herrialdean nagusi den testuinguru mediatikoak (ia beti korporazio handien interesekin lerrokatua) zehaztutakoaren arabera mugitu behar ote duen. Horixe da kontua.
2. Sozialdemokraziak, oro har, okerreko bidetik jo zuen Lehen Mundu Gerran. Herrialde bakoitzeko talde sozialdemokratak, bere herrialdeko estrategia belizistak babestu eta, azkenean, aktiboki kolaboratu zuen, agian Europako historian gatazkarik zentzugabeena eta ia odoltsuena izan zen horretan. Sozialdemokrata alemaniarrek eta sozialdemokrata frantziar edo britainiarrek lubakietan etengabe elkar hiltzea izan zen jarrera horren ondorioa.
Guzti hori, langileen eta herritarren ikuspegitik zentzugabea zen gatazka batean gertatu zen, zeina herrialde bakoitzaren interes oligarkiko nabarien ondorio baizik ez zen.
3. Lehen Mundu Gerra, potentzia kolonialen arteko gerra zentzugabea izan zen. Bigarrenak berriz, garrantzi ideologiko nabarmena izan zuen, NATOren eta Errusiaren arteko egungo gatazkak duen bezala. Orain ere, ez gara herrialdeen arteko borroka soil baten aurrean aurkitzen, sistemen eta ereduen arteko borroka baten aurrean baizik.
4. Gatazka honetan sozialdemokraziak izan behar duen posizionamenduak, jakina, nahitaezko azterketa batetik abiatu behar du. Errusia eta Txina alde batetik eta, bestetik, AEB eta Mendebaldeko Europaren arteko gatazka global hau zer den eta zer dakarkigun behar bezala aztertu behar du.
5. Ez da oso zaila berehala ondorioztatzea gatazka honetan korporazio handiek argi eta garbi kontrolatutako potentziak daudela –NATOko kideak, oro har- eta, bestaldetik, korporazio handi horien aurkako apustu argia egin duten Errusia eta Txina bezalako herrialdeak.
6. Ikuspegi analitiko batetik, nola kokatu beharko luke sozialdemokraziak gatazka honetan? Kontuan hartzen badugu mugimendu soziopolitiko honen oinarrizko eta funtsezko helburua soldatapeko langileen interesak korporazioen aurrean defendatzea dela, ez dirudi horri buruzko zalantza handirik egon beharko lukeenik. Errusia eta Txinaren alde eta mendebaldeko oligarkia korporatiboaren aurka jo behar du sozialdemokraziak, argi eta garbi.
7. Mendebaldeko mugimendu sozialdemokratek aukera horren aurrean dituzten zailtasunak logikoak eta ulergarriak dira, jakina. Nork bere herrialdeko testuinguru korporatibo/mediatikoari aurre egitea benetan zaila eta arriskutsua da. Errealismo politikoak erraz eraman gaitzake estrategia atlantisten alde egitera.
8. Lehen Mundu Gerran ere, nork bere herrialdeko oligarkiaren interesak babestearen aldeko apustua egiteko funtsezko argudioa izan zen “errealismo politiko” hori. Benetako hondamendi historikoa izan zen sozialdemokraziarentzat eta Europa osoko langile eta herritarrentzat.
9. Zailtasunak zailtasun, Mendebaldeko Europako sozialdemokraziak lehenbailehen hausnartu behar du herrialde bakoitzean nola kokatzen ari den eta nola kokatu behar duen eztanda geopolitiko horren inguruan. Sozialdemokraziaren beraren etorkizuna dago jokoan, jakina, baina baita, neurri handi batean, munduko testuinguru berrian Europak izango duen etorkizuna ere.
PDF:
1 view
284
73
2 months ago 00:27:47 1
Азербайджан и Центральная Азия строят совместное будущее | В Кыргызстане появится новый город
6 months ago 00:06:10 1
По дороге ... Алексей Романов и группа Евразия.
6 months ago 00:34:04 1
Культура шнуровой керамики и переход от неолита к бронзовому веку в Центральной Европе (генетика)
6 months ago 00:34:44 109
Материк Евразия: Самый-самый на Планете Земля | Интересные факты про континент Евразия
8 months ago 00:03:04 1
ГИДРОПОНИКА/КАК ВЫРАЩИВАТЬ ОВОЩИ/ЛУЧШИЙ СПОСОБ ВЫРАЩИВАТЬ ОВОЩИ
9 months ago 00:11:52 1
CROCUS: LE CHÂTIMENT DES ARABES ET FRANÇAIS NE FAIT QUE COMMENCER... CAR ILS SE SONT CRUS AU-DESSUS!
11 months ago 00:03:55 1
Гимн Евразии Евразия навсегда! Russian subtitles
11 months ago 00:27:07 1
Пресс конференция в Международном мультимедийном центре Евразия сегодня г. Омск
12 months ago 00:04:16 1
365 стихотворений. Реквием. Музыка Владимир Мигуля. Исполняет Сергей Скачков ВИА “Земляне“
1 year ago 00:26:16 1
“Ливан“
1 year ago 00:02:09 1
ZAKHARYAN | Llega el talento ruso | Real Sociedad
1 year ago 00:38:55 2
#4 Болгары. Две судьбы одного народа - Кочевые империи Евразии
1 year ago 00:35:30 10
10 08 2023 Самое время — «Позывной «Художник»»: о съёмках, Голосе Евразии и беседа с супругой героя
1 year ago 00:07:48 1
Советская САУ Гиацинт-С || Обзор
1 year ago 00:44:55 1
Баланс сил в #Закавказье важен для всей Евразии. Интервью Давида Бабаяна
1 year ago 00:09:39 1
Китайская РСЗО PHL-03 || Обзор
2 years ago 00:08:05 1
Заработок свыше 60 000 рублей в месяц без копейки вложений ч 26
2 years ago 00:03:33 1
HAUTESKUNDEEN AURREAN, GARRANTZITSUENA: BRICS Plus
2 years ago 01:32:40 1
Новое поколение Евразии: молодые таланты
2 years ago 00:05:05 1
SOZIALDEMOKRAZIA BRICS Plus-EN AURREAN
2 years ago 00:16:44 1
Кино "Ванадиевое сердце ЕВРАЗа"
2 years ago 00:03:52 1
EUSKAL HERRIA BRICS Plus EAN
2 years ago 00:03:48 3
Народная дипломатия играет особую роль в развитии кыргызско-российских отношений
2 years ago 00:10:11 1
Ракетный катер Hamina - крепкое ядро финского флота